BIEK AROZTEGIA

LEIHOAK

ZERBITZUAK

Leihoak

Biek aroztegian, bezeroei kalitaterik oneneko leihoak jartzeko egiten dugu lan beti.

Egurrezko leihoak egiten ditugu. Eta Tecnalia saiakera-enpresak egindako probetan, kalifikaziorik altuenak jaso dituzte horiek, bai airearekiko iragazkortasunean, bai urarekiko estankotasunean, bai haizearekiko erresistentzian ere.

Gure leihoak egiteko, pinu, haritz, iroko, elondo, gaztaina eta antzeko materialak erabiltzen ditugu eta edozein motatako leihoak egiten: leiho finkoak, ardatz aldagarrikoak, osziloparaleloak, zabukariak, kulunkariak… Horretarako AGB markako burdineria erabiltzen dugu, kalitaterik handienekoa, hain zuzen.

Gure leihoetan jartzen ditugun kristaletan, hainbat kristal-konposizio nahasten dira, climalit xumetik hasi eta planitherm 4S silencera bitarte.

Horregatik guztiagatik, Biek aroztegian, kalitaterik handieneko konponbideak eskaintzen ditugu, hots, bezeroen eskakizunen neurrikoak.

ESKATU AURREKONTUA. Zatoz, eta inongo konpromisorik gabe egingo dizugu aurrekontua.

Salir de la versión móvil